LORTUTAKO DIRU GUZTIA HURRENGO ELKARTEEI EMANGO ZAIE

Osasunaren Aldeko Lasterketa bizikletaz, korrika edo oinez egin daiteke, eta, horren bidez, Txorierriko eta Bizkaiko familia guztiak animatu nahi ditugu kirola egitera eta bizitza osasungarriagoa izatera. Horretarako, osasunari, kirolari eta giro onari soilik eskainitako egun bat antolatu dugu.

Ibilbidea 10 kilometrokoa izango da; Derion hasi eta Zamudion amaituko da. Korrika, bizikletaz edo oinez egin daiteke.  Izena ematen duten haur guztiek Bizkaiko haur-parke handienerako sarrera bana. Izena ematean hala eskatzen dutenek, egun horretan Euskotrenen ibiltzeko txartel bat jasoko dute, ekitaldiko garraiobide ofiziala baita.

Lasterketa amaitutakoan jai-amaiera egingo da. Bertan denetarik aurkituko dugu: anoa-postua, musika, jarduerak, zozketak, puzgarriak, kirolaren hiria, bide-heziketako zirkuitua eta txikienentzako eskalada-murrua.

Adin guztietakoak gonbidatzen ditugu egun osasungarri honetaz gozatzera. Jarduera honen bidez erakutsi nahi dugu kirolak osasuna eta dibertsioa dakartzala, eta urteko edozein egunetan egin daitekeela.

Izen-emateen kopurua mugatua izango da, beraz, mugi zaitez!
10:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari Derion:
• 11:00: Txirrindularien irteera (kaskoa nahitaez erabili behar da).
• 11:00: Korrikalarien irteera.
• 11:00: Oinezkoen irteera.
11:30ean hasiko dira familia guztientzako lasterketa ondoko jarduerak Zamudion:

• Agertokia musikarekin, puzgarriak, eskalada-murrua, zozketak, bide-heziketako zirkuitua haurrentzat.

Izena bi modutara eman daiteke:
• Online izen-ematea: inprimakia bete eta kuota banku-txartelarekin ordaindu behar da webgune honetan
(online izen-ematea egiteko sakatu hemen).
• Izen-emate fisikoa: papereko inprimaki bat bete behar da eta BBVAko kontuan kuota ordaindu izanaren bankuko ziurtagiria aurkeztu behar da. Ordainketa kontu honetan egin behar da:

ES2801821270980201626096

(Inprimakiak Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko udal-liburutegietan eskuratu ahal izango dira).
Izena emateko prezioa hau da:
Umeak (14 uterarte): 3€
Helduak: 5€